domingo, 7 de diciembre de 2008

domingo, 30 de noviembre de 2008

martes, 25 de noviembre de 2008

sábado, 22 de noviembre de 2008

martes, 18 de noviembre de 2008

viernes, 14 de noviembre de 2008

Zarata zuriak (ruidos blancos)

Zer da Zarata Zuria, edo Ruidos Blancos delako hori?

Negarrez dauden haurrak, ahalik eta gazteagoak izanik hobe, ile-sekagailu, aspiradore batenedo gaizki sintonizatutako telebisio kate baten soinuarekin adibidez, isildu eta erlaxatu egiten dira.
Esaten da, hau horrela izaten dela, haurrak amaren sabelen dagoen bitartean, horrelako sionua entzuten duela, beraz berriro entzutean sabelean zegoenean zuen bakea gogoratzen du eta lasaitzen da. beraz, horregatik esaten da ahalik eta gazteenak izan behar direla, jaioberiak hobe, bestela zarata horren soinua ahazten dutelako.
Aurrekoa ondo azaltzen duten bideo batzuk jarraian.

Zarata Zuria 1 (ruido blanco)

Zarata zuria 2

Azalpen luzeago eta egokiago bat hemen Klikatuz irakur dezakezu, eta beste bat, beste honetan.

lunes, 10 de noviembre de 2008

viernes, 7 de noviembre de 2008

IKASTETXEAREN TESTUINGURU SOZIOLOGIKOA:

1. IKASTETXEAREN TESTUINGURU SOZIOLOGIKOA:

A. BERAU AZTERTZEKO OINARRIZKO ELEMENTUAK
• Ikastetxe honetan zenbait tradizio, ohitura eta arau dituzte. Batez ere
nire arloan zentratuko naiz, haur hezkuntzan.
Alde batetik sarrera ohiturak daude, haur hezkuntzakoak aurreko atetik sartzen dira, era desordenatu batean, heltzen doazen heinean. Etxera joateko momentuan, klasean ilara bat egiten da eta irakaslearekin ateratzen dira aurreko ateraino. Gurasoak edo baimenduta dagoen beste pertsonaren bat baldin badago ateratzen dira, bestela, zentroan geratzen dira norbait bere bila etorri arte.
Haur eskolakoen sarrera ere antzekoa da, baina hauek gurasoekin sartzen dira geletaraino, normalean alboko atetik, eta irteera berdina da, gurasoak etorri behar haien bila.
Lehen hezkuntzakoak eta DBHkoek ilaratan sartzen dira, alboko atetik.
Ordutegia ere komentatzekoa da. Haur hezkuntzako ikasleek honako ordutegi hau egiten dute, 9-12.30 eta 14.30-16.30. Goizetan sartzeko 9.00 eta 9.15 bitartea ematen da. Umeei heltzen denbora emateko eta heltzen diren heinean berokia kentzeko eta amantala janzteko.
Beste aldetik, ohiturak, haur hezkuntzako gela guztietako atean, postontzi bat dago, eta hor umeak kokatu behar dituzte gurasoek bidalitako ohar guztiak klasean sartu bezain pronto, geroago irakasleak konprobatu behar du.
Arauen inguruan, asko eta oso ugariak dira. Alde batetik ikastolara eraman ezin diren gauzetan hitz egitea derrigorrezkoa da.
Ezin dena eraman:
Jateko ezer, txikleak, bokatak, zukuak, gozokiak… dena debekatuta dago. Ikastolan alergiak dituzten ume nahikotxo daude, eta hauek ez gaixotzeko gauza guztietatik eramatea debekatuta dute haur hezkuntzako ikasleek.
Jostailuak, kromoak, liburuak, aldizkariak… ezin dira eraman. Liburu eta aldizkariekin batzutan egiten dira salbuespen batzuk, gaiarekin erlazionatuta badaude, batzutan, segun eta zenbat denbora dagoen gaiaren inguruan komentarioak egiteko, umeek eramandako liburu edo aldizkariren bat gainbegiratzen dute.
Nolabaiteko medikamentua eraman behar badute, gurasoen notatxoarekin joan behar da, edo medikuaren justifikantearekin, bestela ikastola zuzenean gurasoekin jartzen da harremanetan zergatik eta nola hartu behar duten informatzeko.
Ikastetxea eta gurasoak etengabeko kontaktuan daude. Zelan mantentzen duten kontaktu hori azaltzea interesgarria iruditzen zait.
Gurasoak ikastetxearekin harremanetan jartzeko hurrengo bideak dituzte: tutorearekin telefonoz hitz egiteko zenbait ordu dute astean, bestela umeen sarrera eta irteeretan zentrora gertura daitezke eta irakasleekin edo behar dutenekin hitz egiteko, zita eskaera ere beste posibilitatea da, eta azkeneko aukera, umeei emandako noten bidez ere komunika daitezke.
Ikastetxea gurasoekin harremanetan jartzeko paper informatiboak bidaliz, gurasoen telefonoetara deituz, umeen motxiletan notatxo bat sartuz, edo eta umeei esanez. Beste aukera da irteera edo sarreretan hitz egitea.
• Ikastola pribatu kontzertatua dela kontuan hartzen badugu, hona etortzen diren ikasleen egoera sozio-ekonomikoa altua dela esan dezakegu. Askotan familia ugaritsuko umeak dira, eta bere anai arreba guztiak ikastolan ikasten dute.
• Elkarbizitzaren arloan arau oso konkretuak daude ikastola honetan: ez ditugu lagunak jo behar; ikastola garbi mantendu behar dugu, beraz ez ditugu paperak lurrera bota behar; jostailuak konpartitu behar ditugu; sarreran eta irteeran puntualak izan behar dugu, bai ikastolan bai autobusean; komunera joateko ilaran joango gara eta binaka; komuneko urarekin ezin dugu jolasean ibili, bestela istripuak gerta daitezke; gaixorik gaudenean, etxean sendotzen gara, bestela lagunak gaixotuko ditugu eta gure jarrera ez da ona izango; norbaiten urtebetetzea denean, andereño edo maisuk koroa bat oparituko dio eta lagunak marrazki bat, horrela egun horretan benetan bereziak izango gara; urtebetetze gonbidapenak egiteko kalean egin behar dira, ezin dira txartelak geletara ekarri.

B. ESKOLA ERAIKINA
• Bihotz Gaztea Ikastola Santurtzin dago, hain zuzen ere Gpo San Juan de Dios kalean.


• Bihotz Gaztea Ikastola, sei hilabeteko haurrengandik hasita 20 urteko gazteekin bukatuz, eskolak ematen dituen ikastetxea da, zuzenean edo eta beste ikastetxeen lankidetzarekin: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Derrigorrezko hezkuntza, hiru Batxilergo mota eta Lanbide Heziketa eta Lanbide Haastapena.

HEZKUNTZA TARTEAK:
Bihotz gaztean:
0-3 Haur eskola
3-6 Haur Hezkuntza
6-12 Lehen Hezkuntza
12-16 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
Asti-lekun:
16-18 Batxilergoa:zientifikoa, teknologikoa eta humanitate eta gizarte zientzietakoa.
Ibar Ezkerran:
18-20 Goi Mailako Heziketa-Zikloak.

• Bihotz Gaztea Ikastola, 600 ikasle inguru dituen ikastola da. Haur eskolatik hasita DBH arte. 3 solairuetako eraikina da. Lehenengo solairuan, haur hezkuntza eta haur eskolako gelak daude, idazkaritza, zuzendariaren bulego 2, irakasle gela (honen barnean informatika arduradunaren bulegoa), patioa eta txikientzako jantokia.Bigarren solairuan lehen hezkuntzako gelak daude, mintegi batzuk informatika gela, liburutegia, laborategia eta beste jantoki bat. Hirugarren solairuan, psikomotrizitate gela dago eta DBH-ko gelak.
• Ikastolaren zerbitzuak ugariak dira, autobusa, jantokia baita eskolaz kanpoko jarduerak ere.
o Autobusa: bi edo lau bidai egiteko aukera,
o Jantokia: 600 umeentzako eskaintza
o Eskolaz kanpoko jarduerak: jantoki orduetan, egun batzuetan ingelesa edo arte lanak. Hauek haur hezkuntzari begira.

domingo, 2 de noviembre de 2008

ikastolaren Historia

IKASTOLAREN HISTORIA:
Jarraian ikastolaren historia grafikoa, hutsik. Garrantzitsuena falta da: pertsonak. Denon artean eraiki zuten ikastolaren historia.
1966ko udaberrian Santurtziko lau adiskide perretxikotan joan ziren Seat 600 batean. Bertan erabaki zuten Santurtzi ikastola bat behar zuela, eta hortxe da Bihotz Gaztea Ikastola sortzen hasten den momentuan. Lehenengo urteetan pisuetan ematen zituzten klaseak 1966/1967. Une horretan 23 ikaslerekin hasi ziren.(Capital Mendizabalen). Geroago, Mamarigako elizara aldatu ziren (1967/1968), ikasle kopurua 35 arte igo egin zen. 1968tik 1980ra Juan XXIII kaleko Bihotz Gazteko Kultur Elkartearen egoitzan egon ziren, eta bertan izan zen haur eskola sendatu zen tokian. Momentu honetan 110 ikaslerekin.Hamarkada batez, Señorio de Vizcaya kaleko udal lokaletan egon ziren, 1990 arte.(116 ikasle). Ikastola handitzen zihoan, beraz 1990 Santa Eulalia 17ra joan ziren (230 ikasle). 1993 eta 1995 bitartean ikasle batzuk Nautika eskola zaharrera eraman behar izan zituzten, momentu honetan 280 ikasle ziren. 1996. urtean, Mirabueno ikastetxera joan ziren, horrela deitzen zen ikastolaren gaur eguneko eraikina. 356 ikasle ziren, baina eraikina ere txiki geratzen zitzaien, beraz, eraikina handitzen joan dira eta gaur egun 606 ikasle dira historia aldatzen jarraitzen dutenak.


Hona hemen Bihotz Gaztea Ikastolako argazki bat, gaur egunekoa.




Irakasle eskolan, bigarren mailan, praktiketan joaten gara. Gehienontzat ikasleekin lehenengo kontaktua da. Practicum I izena hartzen duen asignatura honek, ikastola batekin lehenengo kontaktua izatea du helburu. Ikastola eta ikasleen behaketa egitea da gure eginbeharrekoa praktiketan gauden hilabete horretan.
Nik praktikak egiteko aukeratu dudan eskola, Bihotz Gaztea Ikastola du izena. Santurtzin kokatuta dago, nire herrian. Ikastola hau aukeratu dut, nire etxetik gertuen zegoen ikastola zelako. Normalean jendea praktikak egitera joaten da euren eskoletara, baina nik ez nuen nahi eskolara joatea, baizik eta ikastolara, beraz, erabakia hartu nuen.
Ikastola honetan praktikak egiten hastea ez da oso zaila izan, bertako irakasleak oso pozik daude praktiketako epea heltzen denean, beraz irakasle eskolako ikasle ugari hartzen dituzte. Nire praktiketaldian 5 izan ginen, baina nik joan nintzenean beste zazpi heltzen ziren ikastola osotik bananduta.
Praktikak burutzeko tokatu zitzaidan gela, 5 urteko gela izan zen. 25 ikasleekin. Nahiko gela berezia zen. Mota guztietako umeak zeuden gela honetan, nolabaiteko arazo zituztenak, garapen guzti normalekoak, eta atzerritar bat ere.
Atzerritar honek, nire praktiketako lehenengo egunean etorri zen, marrokozkoa zen eta ez zuen batere ulertzen gure hizkuntza.
Momentu askotan nire gelan 5 irakasle izatera heldu gara: haur hezkuntzako orientatzailea, logopeda, auxiliarra, nire irakaslea eta bostok. Bakoitza ume baten inguruan lan egiten zuen askotan, laguntza bereziren bat behar zuten umeekin.
Txosten honetan honako puntu hauetaz arituko naiz:
Ikastetxearen testuinguru soziologikoaz hitz egiteko momentuan, ikastolako kokapenaz, ikastolako arauaz, guraso eta ikastolaren arteko harremanak, ikastolaren datuak eta abar jorratuko dut.
Ikastetxearen funtzionamenduan ere sakonduko dut, barne araudian eta antolamenduan.
Ikastetxearen ikasketa proiektua ere ikusiko dugu, eta nik egindako behaketaren egunerokoa eta ondorioak.
Azkenik, praktiketako balorazioa botako dut, nik ikasitakoa edo ez ikasitakoa komentatzen.

miércoles, 22 de octubre de 2008

Agurra

Kaixo!
Lehenik eta behin aurkeztuko gara.
Bihotz Gaztea Ikastolako ikasleak gara, Haur Hezkuntzakoak eta blog honen bidez ikasgelan egiten ditugun lanak konpartitu nahi ditugu.
Irakaslea eta Edurneren laguntzaz agertuko dira guk gelan egiten ditugun lanak.
Era berean, zenbait ariketa agertuko dira ere, etxean gurasoen laguntzaz, jolasteko eta bitartean ikasten joateko.
ongi etorri gure blog-era eta espero dugu egiten duguna gustukoa izatea eta honen bitartez, gurasoek gelan egiten di¡ren lanak eskura izatea.

Saludo

Hola!
lo primero q vamos a hacer es presentarnos.
Somos alumnos de educación infantil de la ikastola Bihotz Gaztea, y mediante este blog queremos compartir los trabajos q realizamos en clase.
Los trabajos van a parecer aqui gracias a la andereño y a Edurne.
También apareceran, por otra parte, algunas actividades para poder jugar y ya de paso ir aprendiendo en casa con la ayuda de los padres.
Bienvenidos a nuestro blog. Esperamos q lo que hacemos sea de vuestro agrado. Sera una oportunnidad para que los padres tengan a mano los trabajos que realizan sus hijos e hijas en clase.