domingo, 2 de noviembre de 2008

ikastolaren Historia

IKASTOLAREN HISTORIA:
Jarraian ikastolaren historia grafikoa, hutsik. Garrantzitsuena falta da: pertsonak. Denon artean eraiki zuten ikastolaren historia.
1966ko udaberrian Santurtziko lau adiskide perretxikotan joan ziren Seat 600 batean. Bertan erabaki zuten Santurtzi ikastola bat behar zuela, eta hortxe da Bihotz Gaztea Ikastola sortzen hasten den momentuan. Lehenengo urteetan pisuetan ematen zituzten klaseak 1966/1967. Une horretan 23 ikaslerekin hasi ziren.(Capital Mendizabalen). Geroago, Mamarigako elizara aldatu ziren (1967/1968), ikasle kopurua 35 arte igo egin zen. 1968tik 1980ra Juan XXIII kaleko Bihotz Gazteko Kultur Elkartearen egoitzan egon ziren, eta bertan izan zen haur eskola sendatu zen tokian. Momentu honetan 110 ikaslerekin.Hamarkada batez, Señorio de Vizcaya kaleko udal lokaletan egon ziren, 1990 arte.(116 ikasle). Ikastola handitzen zihoan, beraz 1990 Santa Eulalia 17ra joan ziren (230 ikasle). 1993 eta 1995 bitartean ikasle batzuk Nautika eskola zaharrera eraman behar izan zituzten, momentu honetan 280 ikasle ziren. 1996. urtean, Mirabueno ikastetxera joan ziren, horrela deitzen zen ikastolaren gaur eguneko eraikina. 356 ikasle ziren, baina eraikina ere txiki geratzen zitzaien, beraz, eraikina handitzen joan dira eta gaur egun 606 ikasle dira historia aldatzen jarraitzen dutenak.


Hona hemen Bihotz Gaztea Ikastolako argazki bat, gaur egunekoa.




Irakasle eskolan, bigarren mailan, praktiketan joaten gara. Gehienontzat ikasleekin lehenengo kontaktua da. Practicum I izena hartzen duen asignatura honek, ikastola batekin lehenengo kontaktua izatea du helburu. Ikastola eta ikasleen behaketa egitea da gure eginbeharrekoa praktiketan gauden hilabete horretan.
Nik praktikak egiteko aukeratu dudan eskola, Bihotz Gaztea Ikastola du izena. Santurtzin kokatuta dago, nire herrian. Ikastola hau aukeratu dut, nire etxetik gertuen zegoen ikastola zelako. Normalean jendea praktikak egitera joaten da euren eskoletara, baina nik ez nuen nahi eskolara joatea, baizik eta ikastolara, beraz, erabakia hartu nuen.
Ikastola honetan praktikak egiten hastea ez da oso zaila izan, bertako irakasleak oso pozik daude praktiketako epea heltzen denean, beraz irakasle eskolako ikasle ugari hartzen dituzte. Nire praktiketaldian 5 izan ginen, baina nik joan nintzenean beste zazpi heltzen ziren ikastola osotik bananduta.
Praktikak burutzeko tokatu zitzaidan gela, 5 urteko gela izan zen. 25 ikasleekin. Nahiko gela berezia zen. Mota guztietako umeak zeuden gela honetan, nolabaiteko arazo zituztenak, garapen guzti normalekoak, eta atzerritar bat ere.
Atzerritar honek, nire praktiketako lehenengo egunean etorri zen, marrokozkoa zen eta ez zuen batere ulertzen gure hizkuntza.
Momentu askotan nire gelan 5 irakasle izatera heldu gara: haur hezkuntzako orientatzailea, logopeda, auxiliarra, nire irakaslea eta bostok. Bakoitza ume baten inguruan lan egiten zuen askotan, laguntza bereziren bat behar zuten umeekin.
Txosten honetan honako puntu hauetaz arituko naiz:
Ikastetxearen testuinguru soziologikoaz hitz egiteko momentuan, ikastolako kokapenaz, ikastolako arauaz, guraso eta ikastolaren arteko harremanak, ikastolaren datuak eta abar jorratuko dut.
Ikastetxearen funtzionamenduan ere sakonduko dut, barne araudian eta antolamenduan.
Ikastetxearen ikasketa proiektua ere ikusiko dugu, eta nik egindako behaketaren egunerokoa eta ondorioak.
Azkenik, praktiketako balorazioa botako dut, nik ikasitakoa edo ez ikasitakoa komentatzen.

No hay comentarios: