viernes, 7 de noviembre de 2008

IKASTETXEAREN TESTUINGURU SOZIOLOGIKOA:

1. IKASTETXEAREN TESTUINGURU SOZIOLOGIKOA:

A. BERAU AZTERTZEKO OINARRIZKO ELEMENTUAK
• Ikastetxe honetan zenbait tradizio, ohitura eta arau dituzte. Batez ere
nire arloan zentratuko naiz, haur hezkuntzan.
Alde batetik sarrera ohiturak daude, haur hezkuntzakoak aurreko atetik sartzen dira, era desordenatu batean, heltzen doazen heinean. Etxera joateko momentuan, klasean ilara bat egiten da eta irakaslearekin ateratzen dira aurreko ateraino. Gurasoak edo baimenduta dagoen beste pertsonaren bat baldin badago ateratzen dira, bestela, zentroan geratzen dira norbait bere bila etorri arte.
Haur eskolakoen sarrera ere antzekoa da, baina hauek gurasoekin sartzen dira geletaraino, normalean alboko atetik, eta irteera berdina da, gurasoak etorri behar haien bila.
Lehen hezkuntzakoak eta DBHkoek ilaratan sartzen dira, alboko atetik.
Ordutegia ere komentatzekoa da. Haur hezkuntzako ikasleek honako ordutegi hau egiten dute, 9-12.30 eta 14.30-16.30. Goizetan sartzeko 9.00 eta 9.15 bitartea ematen da. Umeei heltzen denbora emateko eta heltzen diren heinean berokia kentzeko eta amantala janzteko.
Beste aldetik, ohiturak, haur hezkuntzako gela guztietako atean, postontzi bat dago, eta hor umeak kokatu behar dituzte gurasoek bidalitako ohar guztiak klasean sartu bezain pronto, geroago irakasleak konprobatu behar du.
Arauen inguruan, asko eta oso ugariak dira. Alde batetik ikastolara eraman ezin diren gauzetan hitz egitea derrigorrezkoa da.
Ezin dena eraman:
Jateko ezer, txikleak, bokatak, zukuak, gozokiak… dena debekatuta dago. Ikastolan alergiak dituzten ume nahikotxo daude, eta hauek ez gaixotzeko gauza guztietatik eramatea debekatuta dute haur hezkuntzako ikasleek.
Jostailuak, kromoak, liburuak, aldizkariak… ezin dira eraman. Liburu eta aldizkariekin batzutan egiten dira salbuespen batzuk, gaiarekin erlazionatuta badaude, batzutan, segun eta zenbat denbora dagoen gaiaren inguruan komentarioak egiteko, umeek eramandako liburu edo aldizkariren bat gainbegiratzen dute.
Nolabaiteko medikamentua eraman behar badute, gurasoen notatxoarekin joan behar da, edo medikuaren justifikantearekin, bestela ikastola zuzenean gurasoekin jartzen da harremanetan zergatik eta nola hartu behar duten informatzeko.
Ikastetxea eta gurasoak etengabeko kontaktuan daude. Zelan mantentzen duten kontaktu hori azaltzea interesgarria iruditzen zait.
Gurasoak ikastetxearekin harremanetan jartzeko hurrengo bideak dituzte: tutorearekin telefonoz hitz egiteko zenbait ordu dute astean, bestela umeen sarrera eta irteeretan zentrora gertura daitezke eta irakasleekin edo behar dutenekin hitz egiteko, zita eskaera ere beste posibilitatea da, eta azkeneko aukera, umeei emandako noten bidez ere komunika daitezke.
Ikastetxea gurasoekin harremanetan jartzeko paper informatiboak bidaliz, gurasoen telefonoetara deituz, umeen motxiletan notatxo bat sartuz, edo eta umeei esanez. Beste aukera da irteera edo sarreretan hitz egitea.
• Ikastola pribatu kontzertatua dela kontuan hartzen badugu, hona etortzen diren ikasleen egoera sozio-ekonomikoa altua dela esan dezakegu. Askotan familia ugaritsuko umeak dira, eta bere anai arreba guztiak ikastolan ikasten dute.
• Elkarbizitzaren arloan arau oso konkretuak daude ikastola honetan: ez ditugu lagunak jo behar; ikastola garbi mantendu behar dugu, beraz ez ditugu paperak lurrera bota behar; jostailuak konpartitu behar ditugu; sarreran eta irteeran puntualak izan behar dugu, bai ikastolan bai autobusean; komunera joateko ilaran joango gara eta binaka; komuneko urarekin ezin dugu jolasean ibili, bestela istripuak gerta daitezke; gaixorik gaudenean, etxean sendotzen gara, bestela lagunak gaixotuko ditugu eta gure jarrera ez da ona izango; norbaiten urtebetetzea denean, andereño edo maisuk koroa bat oparituko dio eta lagunak marrazki bat, horrela egun horretan benetan bereziak izango gara; urtebetetze gonbidapenak egiteko kalean egin behar dira, ezin dira txartelak geletara ekarri.

B. ESKOLA ERAIKINA
• Bihotz Gaztea Ikastola Santurtzin dago, hain zuzen ere Gpo San Juan de Dios kalean.


• Bihotz Gaztea Ikastola, sei hilabeteko haurrengandik hasita 20 urteko gazteekin bukatuz, eskolak ematen dituen ikastetxea da, zuzenean edo eta beste ikastetxeen lankidetzarekin: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Bigarren Hezkuntza, Derrigorrezko hezkuntza, hiru Batxilergo mota eta Lanbide Heziketa eta Lanbide Haastapena.

HEZKUNTZA TARTEAK:
Bihotz gaztean:
0-3 Haur eskola
3-6 Haur Hezkuntza
6-12 Lehen Hezkuntza
12-16 Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
Asti-lekun:
16-18 Batxilergoa:zientifikoa, teknologikoa eta humanitate eta gizarte zientzietakoa.
Ibar Ezkerran:
18-20 Goi Mailako Heziketa-Zikloak.

• Bihotz Gaztea Ikastola, 600 ikasle inguru dituen ikastola da. Haur eskolatik hasita DBH arte. 3 solairuetako eraikina da. Lehenengo solairuan, haur hezkuntza eta haur eskolako gelak daude, idazkaritza, zuzendariaren bulego 2, irakasle gela (honen barnean informatika arduradunaren bulegoa), patioa eta txikientzako jantokia.Bigarren solairuan lehen hezkuntzako gelak daude, mintegi batzuk informatika gela, liburutegia, laborategia eta beste jantoki bat. Hirugarren solairuan, psikomotrizitate gela dago eta DBH-ko gelak.
• Ikastolaren zerbitzuak ugariak dira, autobusa, jantokia baita eskolaz kanpoko jarduerak ere.
o Autobusa: bi edo lau bidai egiteko aukera,
o Jantokia: 600 umeentzako eskaintza
o Eskolaz kanpoko jarduerak: jantoki orduetan, egun batzuetan ingelesa edo arte lanak. Hauek haur hezkuntzari begira.

No hay comentarios: